TONTORRA, GAINA (cima)

Arregigaña

KoordenatuakX544462 Y4774625 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)

Meltxorreneko esparrugaina

KoordenatuakX545324 Y4774092 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAldaiegia
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Oharrak

Tontor batek "esparrua"??? Txikia izango da? Ez ote du beste izenik??

Pagolagaña

KoordenatuakX549933 Y4776099 Mapan ikusi [G_22191]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBuruñao
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Pagolagaña, Pagolagañak, Pagolagañari, Pagolagañean, Pagolagañeko, Pagolagañetik, Pagolagañera
Oharrak

MTNEn Pagola Gaina dator baina beste leku batean kokatua, Loidi-tik hurbil, Elosuko partean. Ikus Pagola.

2011-01-17. Mezu bidez: d) –“Errezinategi” ingurutik ezkerrekaldera daren inguruak, gaur egun granja bat eta Akelarre elkartea dagoen ingurua guk beti “Loidi” bezela ezagutu dogu, eta mapan 702,6 garaierakin eta “Itxumendi” bezela agertzen dan ingurua guretako beti “Pagola gaina” izen da. “Itxumendi” bezela beti ezagutu dogu gaur sasoi baten Loiola irratiaren izendako antenak daren gaina, “Errezinategi” ingurutik eskumakaldera, 724,4 garaierakin azaltzen dan gaina.

Gaztelu

KoordenatuakX552271.3 Y4776545.5 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)

Itxumendi

KoordenatuakX551037 Y4775382 Mapan ikusi [G_22193]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Oharrak

MTNEn Itxus Mendi, kokapen honetan. GFAn ITXUMENDI.

Edozein modutan, Leandroren arabera, ematen du Itxumendi deitzen zaiola errepideaz mendebaldera, Pagola aldera dagoen muinoari ere. Katastroan ere badatoz, toki horretan Itxumendi izeneko 3 partzela. Bestalde katastroan ez da agertzen errepideaz ekialderako Itxumendi honen aipamenik eta inguru horretan Errozinategi eta Aundipartia agertzen dira.

Bestalde lekukotasunetan Gorlazuri eta Itxumendi batera agertzen dira. Gorlazuri ez da Gorlako errefuxioa dagoena?

Mendia eta tontorra biak hartuko ditugu?

Loiti

KoordenatuakX541027.5 Y4774083.5 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)

Ariznabarreta

KoordenatuakX541085 Y4774570 Mapan ikusi [G_22556]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Zalantza izan dugu: Ariznabarreta, Ariñabarreta, Añabarreta?? Elgetako mapan eta B5Mn Añabarreta dator eta MTNEn Anabarreta. Katastroan 4 partzelari lotua agertzen da. Guztietan, Ariznabarreta jasotzen da ahoz zein idatziz, baina halakoetan batzuetan ahozkoak ematen du idatziaren eraginezkoak izan litezkeela. Ahoz, zabalduena Añabarta dela esango genuke. "Ariñabarreta" ez da dokumentatzen. Dugun lekukotasun idatzi zaharrenak "Ariznabar" erroa duenez, Euskaltzaindiaren gomendioari jarraituz, Ariznabarreta jartzea erabaki dugu. Euskaltzaindia: "Badirudi segida ondokoa izan dela Ariznabarreta>Aisnabarreta>Añabarreta. Dena dela azentua non dago? Ahoz Ariznabarreta jasotzea, zuk diozun bezala, irakurtzetik dator, baina ez dirudi posiblea denik izena asmatzea. Ondorioz Ariznabarreta eta nahi baduzu parentesi artean (Añabarta): Ariznabarreta (Añabarta)

AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Ariznabarreta, Ariznabarretak, Ariznabarretari, Ariznabarretan, Ariznabarretako, Ariznabarretatik, Ariznabarretara

Oharrak

MTNEn Anabarreta.

Gure datu base osoan ez dago "abarreta" osagaia duen idatzizko lekukotzarik. ARIZNABARGAÑA azaltzen da baina Aritzeta auzoan dela ematen du. Ala hor aipatzen den San Migel eta Ariznabargaña horiek egon litezke Angiozarren? Arinabarreta izan liteke? Arizmendi/Arimendi bezala?

Katastroan 4 partzelari lotua agertzen da. Guztietan, Ariznabarreta jasotzen da ahoz zein idatziz. Ez dago Arinabarretarik.

- Añabarta bestia. Sagastatik Burdiñua aldekua, Zabaletako etxaburuan Añabarta. Hizlaria(k): Lonbide Elorza, Juane Elkarrizketatzailea(k): Arantzazu Aranzabal, Jose Angel Arriaran "Pierro"

Arkazana

KoordenatuakX541159 Y4773739 Mapan ikusi [G_22558]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Arkazana, Arkazanak, Arkazanari, Arkazanan, Arkazanako, Arkazanatik, Arkazanara
Oharrak

MTNEn eta GFAn Arkatzena. Katastroan badatoz lekukotasun pare bat: Ahoz, ARKASAN BARRENA, ARKASENA BARRENA. Idatziz ARCASANA-BARRENA. S ala Z?

Imintarrieta

KoordenatuakX540888 Y4773311 Mapan ikusi [G_22557]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenakEuskaltzaindia: "Imintarrieta zein Imintarriaga izan litezke egokiak. Ezagunena erabili".
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Imintarrieta, Imintarrietak, Imintarrietari, Imintarrietan, Imintarrietako, Imintarrietatik, Imintarrietara
Oharrak

GFAn PARAJEA. MTNEn eta GFAn ere Imitxarritxa. Zertatik ote dator? Kontsulta egin dut eta ez dator "*Im*arri*" osagaia duen idatzizko ezer. Katastrokoan eta artxibokoan ere ez. IMINTARRIAGA/IMINTARRIETA? Ipiñarrieta bezala. AHOTSAK-en IMINTTARRITTA transkribatuta dago. AV-en IMENARRIETA agertzen da, Ipiñarrietaren baliokide.

Katastroan ez da paraje horretako informaziorik jaso oraindik.

Agirreburu

KoordenatuakX551671 Y4777797 Mapan ikusi [G_22331]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Ikus Sorusaitza eta Agirrebururi buruzko azalpena.

AuzoaElosua
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Etimologia

Agirre + buru: Agirre izeneko parajearen edo baserriaren gain partea.

IkusiAgirrebeña (toponimo), Sorusaitza eta Agirreburu (book page).