TONTORRA, GAINA (cima)

Zupetezia

KoordenatuakX545763 Y4770831 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenakZalantza izan dugu zela eman. MTNEn, Zupetezi agertzen da eta idatzizko beste lekukotasunik ez dugu Elorregin. Ahoz ere jaso da toki hau izendatzeko Supetesixa. Zaila da S-z ala Z-z behar duen finkatzea. Nondik ote dator?? Katastroan Angiozarren jaso dira Supetia (a)/ Supetiya (i). Jatorri bereko izenak ote?
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Zupetezia, Zupeteziak, Zupeteziari, Zupetezian, Zupeteziko, Zupetezitik, Zupetezira
Oharrak

Ez da etorriko Subetesi (SU EBATE HESI) edo horrelako zerbaitetik?

MTNEn, Zupetezi. Gure datu basean EGUI, ESI edo EZI osagaia duen toponimo bakar bat ere ez da ez SU-z eta ez ZU-z hasten. Ahozko eta, ahal bada, idatzizko lekukotza gehiago jaso beharko da??

Katastrokoan Elorregin ez dago ezer. Angiozarren Askasibarboluko Juliana Belastegiren ahotan Supetia (a)/ Supetiya (i) eta Askasibarberriko Fco. Jabier Mujikaren ahotan Supetiya, ahoz eta idatziz. Askasibarreko partzela pare bat agertzen dira, berriz idatziz Lupeteya jasota; ahoz, Etxeaurria.

Tximisoa

KoordenatuakX544477 Y4771019 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenakInformazio gutxi dugu eta ez da erraza erabakitzea. Jatorrian Tximisoaga/Tximisuaga edo horrelako zerbait izan liteke? MTNEn Tximitxua. Katastroan partzela bat agertzen da, 2005eko eskritura batean, idatziz, Tximisu jaso dena eta ahoz jaso gabea. Ahoz Tximixo ere jaso denez eta o>U aldaketa berria izan litekeelakoan, Tximisoa erabaki dugu.
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Tximisoa, Tximisoak, Tximisoari, Tximisoan, Tximisoko, Tximisotik, Tximisora
Oharrak

MTNEn Tximitxua. Gure datu-basean ez da idatziz jaso antzeko toponimorik. IMI osagaidun bakarra idatziz: CHIMILLA-BASO, Osintxun.

Katastroan partzela bat agertzen da, 2005eko eskritura batean, idatziz, Tximisu jaso dena, Zabaldo baserrikoa. Ez da ahozko lekukotasunik jaso.

Ugasarrigaña

KoordenatuakX548726 Y4773779 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAranerreka
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Ugasarrigaña, Ugasarrigañak, Ugasarrigañari, Ugasarrigañean, Ugasarrigañeko, Ugasarrigañetik, Ugasarrigañera
OharrakBaserria Ugasarri arautu genuen.

Arrizurieta

KoordenatuakX541373 Y4772532 Mapan ikusi [G_22561]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Arrizurieta, Arrizurietak, Arrizurietari, Arrizurietan, Arrizurietako, Arrizurietatik, Arrizurietara
Oharrak

GFAn, Arrizurieta. Katastroan ere agertzen da Arrizurieta bai ahoz eta bai idatziz. Bergarako Euskara liburuan berriz Arrositta agertzen da.

San Migel monte ermita (88-25-B,010) dago inguru horretan. Horretatik etorriko zaio Sanmigelgaña izena.

Azalgarate

KoordenatuakX542592 Y4772603 Mapan ikusi [G_22564]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Oharrak

MTNEn eta GFAn Azalgeta. Katastroan badatoz hainbat lekukotasun: Ahoz, Azalgeta, Azalgarate. Idatziz, Azalgarate, Azalgarategui...

Karabieta

KoordenatuakX542831.9 Y4772564 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Karabieta, Karabietak, Karabietari, Karabietan, Karabietako, Karabietatik, Karabietara

Munaortu

KoordenatuakX543583 Y4772037 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Oharrak

MTNEn Murtu dator. Datu basean ez dator ez Munurtu eta ez Murtu-rik. Otamurtu bai, Elorregin: 88-35-A/27-D???. Katastroan honela dakar:  "Monte llamado ARANZASTI o MUNAORTUA…" Bera ote dira?  Ala bakoitza tontor desberdina? Ahoz MUURTU ere badator eta ematen du ahoz bereizten dituztela kokapenak.

Armuñoeta

KoordenatuakX546303 Y4770512 Mapan ikusi [G_22575]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Zalantza izan dugu Armiñoeta eta Armuñoetaren artean, inguruan bertan baitaude Elkoromuño eta Ostromuño, esan Elkoromiño eta Ostromiño esaten direnak eta B5Mn Almuñueta eta MTNEn Almunueta baitatoz. Armuñoetaren idatzizko lekukotasunik ez dago eta esan Armiñoeta esaten da.

AuzoaElorregi
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Armiñoeta, Armiñoetak, Armiñoetari, Armiñoetan, Armiñoetako, Armiñoetatik, Armiñoetara

Oharrak

GFAn Almuñueta eta MTNEn Almunueta. Baserririk izan da?

Armiñoeta ala Armuñoeta?? ELKOROMUÑOn eta Ostromuño-n bezala?

Katastrokoan Elorregin Armiñueta (a) izeneko partzela txikia dago jasota; idatziz ez dator. ARMIÑOTA (a)/ Arrimisueta (i) eta Arminota-txiki (i)/esparrua (a) izeneko partzelak daude Buruñaon Jauregi baserriko Esther Gantxegiren ahotan. Edozein kasutan katastroan Elorregiko inguru hori gutxi jasota dago.

Egikoerromara

KoordenatuakX547378 Y4771411 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Oharrak

Egikoerromara ala Egikoerromarea??

Zabalkunde txikiko toponimoa dela ematen du. Katastroan inguru hau gutxi jasota dago baina ez dator.

Ostromuño

KoordenatuakX546224 Y4770738 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Oharrak

MTNEn Ostromino, baina letra-moldea eraikinena da.

Katastroan 4 partzela txiki datoz ahoz zein idatziz Ostromiño batzuek eta Ostromiñope beste batzuek dituztenak.