Ardora

Ardorak ere zuen web orrietan txertatzeko ariketak egiteko aukera emango dizue. Hot Potatoes baino askoz ere aukera gehiago ematen ditu José Manuel Bouzán Matanza irakasle Galiziarrak sortu eta garatutako dohako programa honek. Oso erabilterraza da eta erraz txertatzen da Moodlen eta gainera Euskaraz daukagu Mikel Etxarriren itzulpenari esker.
  1. Ardoraren inguruko informazioa.
  2. Ardora deskargatzeko.
  3. Ardora erabiltzen hasteko.
Nola txertatu Ardoran sortutako eginkizun bat Moodlen?
    • Eginkizuna sortu eta gorde.
    • Scorm paketea sortu (laguntza)
    • Zure moodle ikastaroa zabaldu eta edizioa aktibatu.
    • Jarduera gehitu zabaldu eta SCORM/AICC aukeratu.
Ardora 1
    • Ariketa nola ikusi nahi duzun erabaki. Itxuraren inguruko hainbat erabaki hartu beharko dituzu. Zalantzarik baduzu dagoen bezala utzi. Dena dela aukera ezberdinekin probak egitea da hoberena.
Ardora2


    • Gorde eta erakutsi sakatu.



Azken aldaketa: Thursday, 2009(e)ko March(r)en 12(a)n, 23:17(e)tan