Hot Potatoes

Ariketa zehatzak egiteko programen artean hau da ezagun eta erabilienetakoa. Ordenagailu bidez burutzeko lau eginkizun mota egin ditzakezu: gurutzegrama, edukiak lotu (hitzak, irudiak...), aukera anitzeko galderak, esaldiak berordenatu eta Cloze testak.

Ez da dohaineko softwarea nahiz eta oinarrizko erabilpena dohainekoa izan.

  1. Hot potatoes deskargatu (downloads)
  2. Hot potatoes informazio gehiago
  3. Hot potatoes erabiltzen hasi
Hot potatoes

Hot potatoes motako ariketa bat Moodlen txertatzeko


Moodlek galdetegiak egiteko bere aukerak dituen arren, askotan, batik bat Cloze testen kasuan askoz ere errazagaoa da Hot Potatoes erabiltzea. Oso erraza da ariketa Hot Potatoesen sortu eta ondoren zure Moodle ikastarora igotzea.

    • Hot potatoes ariketa egin eta gorde (jcl).
    • Moodle ikastaroa zabaldu eta edizioa aktibatu.
    • Jardurea gehitu zabaldu eta hot potatoes galdetegia aukeratu.
    • Ariketa gordea duzun lekutik ordenagailura igo.
Hot Potatoes1
    • Gorde eta erakutsi sakatu.


Azken aldaketa: osteguna, 2009(e)ko martxoa(r)en 12(a)n, 17:57(e)tan