Irudia txertatuko duzu moodle dokumentu batean editorea erabiliz.
EGINKIZUNA
Zure ikastaroko web orrian hiru irudi txertatu behar dituzu testuari arnasa emateko.
- Lehenik eta behin, txertatu nahi dugun irudia aukeratu eta jasoko dugu (irudiak JPG formatoan egon behar dute, bestela, ez ditu editoreak onartuko).
- Jasotako irudia nahi dugun lekuan txertatuko dugu.
- Irudia manipulatuko dugu.
LAGUNTZA
Nola aukeratu eta jaso irudia?
- Edozein lekutan topatu dezakegu irudiren bat, berdin dio testu batean txertatua dagoen, irudia solte dagoen......
- Aski da www.aeknet.net helbidera jotzea. bertako edozein irudiren gainean xaguaren punteroa kokatu eta eskubiko botoia sakatuz irudia gorde honela/ guardar imagen como aukeratzea (JPG bezala gorde).
- Ondoren non (zein karpetetan) gorde nahi duzun zehaztu beharko duzu. Eta kitto.
- Oso garrantzitsua da irudia oso astuna (handia) ez izatea bestela ez dizu utziko gero txertatzen.
- Beharrezkoa bada irudiak editatzeko edozein programa erabili (Potoshop, Paint, Photo Editor...) irudia txikitu edota manipulatzeko.
Nola txertatu irudia?
- Gure ikastaroan txertatua dugun web orrialdea zabaldu eta edizioa gaitu.
- MOODLE editorean irudiak txertatu aukera sakatu.
- Beste lehio hau zabalduko zaizu. Eta bertan bi pauso hauek eman behar dituzu.
1 Irudia topatu eta gora kargatu
2 Irudia txertatu
- Eta irudia zure web orrian txertatuko da.
- Irudia lekuz mugitzeko aski duzu saguarekin gainean klikatu eta askatu gabe nahi duzun lekura eramatea. Hala eta guztiz ere ezker eskubi mugitu nahi baduzu testua zentratzeko tresna erabili beharko duzu.
- Irudiaren tamaina aldatu nahi baduzu, berdin, saguarekin irudi gainean klikatu eta koadroaren izkinetan agertuko zaizun koadro txikitatik tirata handitu edo txikituko duzu irudia.
ERNE!
- Beti JPEG/JPG formatoarekin lan egin.
- Zaindu irudien tamaina, ez daitezela oso handiak izan.
- Eta irudia txertatzeko ez erabili sekula kopiatu/itsatsi aukera, zeuk zure ordenagailuan irudia ikusiko baituzu, baina, beste guztiek ez.
Azken aldaketa: asteartea, 2010(e)ko urtarrila(r)en 26(a)n, 17:05(e)tan