1- Web gune batekin lotura egingo dugu. 2- Lotura hori ikusteko bi moduak ezagutu eta probatuko ditugu a- Web orria leiho berean jarriz. b- Web orria leiho berrian jarriz |
PROZEDURA
- Web esploratzailea zabaldu (Explorer, Mozilla...) eta nahi duzun web orrira jo.
- Orriaren helbidea saguarekin aukeratu eta kopiatu.
- Zuen ikastaroaren orrian edizioa aktibatu.
- Baliabidea gehitu gelaxkaren alboko gezi burutxoa sakatu eta fitxategi edo webgune batera lotu aukeratu.
- Izena eta laburpena idatzi eta kokagunea gelaxkan web helbide itsatsi (kontuz http:// ezabatu lehenago badaezpada).
- Aldaketak gorde sakatu.
BI AUKERA
Bi aukera dituzu web orria ikusteko:
- Web orria leiho berean agertzea.
- Web orria leiho berrian agertzea (garbiago ikusten da).
Horretarako:
- Leihoa gelaxkan, ikusgai ez badago behintzat, ezarpenak erakutsi sakatu.
- Leiho berean aukeratu edota leiho berrian aukeratu.
Zeuk ikusiko duzu une bakoitzean zein interesatzen zaizun gehiago. |
Azken aldaketa: larunbata, 2007(e)ko iraila(r)en 22(a)n, 13:01(e)tan