Zer da segida didaktikoa?

Beno... hasi gara galdera filosofikoekin!!
Nekea

Helburu didaktikoa duen edozer izan daiteke segida didaktikoa eta segida denez elementu bat baino gehiago eduki behar du. Ataza itxura har dezake, ariketa multzo bat izan daiteke, klasean osagarri gisara erabiltzeko elementu batzuk izan daitezke (foro bat, wiki bat eta galdetegi bat hiztegia lantzeko...). Garrantzitsuena segida osatzen duten elementuen arteko lojika eta koherentzia izango dira. Ez du balio elementuak pilatzea, besterik gabe, helburu komun bat edota beste mota batetako lotura eduki behar dute haien artean.

Segida didaktikoa erreala izan behar du. Zuen klasetan erabiltzeko modukoa (hauek on-line izango balira, bederen). Eta zuen klase presentzialen osagarri gisara ere planteatu ditzakezue.

Ez bazarete irakasleak eta AEKren beste alorren batean ari bazarate, zuen jardunean erabilgarri izan daitekeen zerbait pentsatu beharko duzue. Ez du zertan klasera bideratutako zerbait izan behar: ikasguetako zuzendariekin plangintzak osatu eta kontrastatzeko gune bat, irakasleen zalantzak jaso eta erantzuteko gune bat, ekonomia ikastarotxo bat, ikasguko zuzendari izateko ikastarotxoa......(zeuok berotu lapikoa!).

Hauxe izango da hemendik eta ikastaroaren lehen atala bukatu arte izango duzuen lanik nagusiena.

Segida hau zuen ikastaroan osatuko duzue, zuen izena daukan ikastaroan alegia, eta osatzeko Moodlek eskaintzen dizkigun elementuak erabiliko ditugu eta horrela, pausoz pauso hornituko dugu zuen lehen segida didaktiko hau. Erabilgarri bada eta txukun geratuz gero ez dago arazorik zure ikasle/lankide/AEKideekin erabiltzeko, horretarako aukera guztiak zabalik daude, baina hori segida didaktikoa baloratutakoan erabakiko dugu.

Ez harritu beraz segida didaktikoaren lehen urratsa hausnarketa txiki bat bada.....

Edozein galdera edo zalantza baduzue Zalantzategian bota (ikastaroaren orri nagusian ezkerretara eta gohian), han komentatu eta erantzungo ditugu.

Azken aldaketa: asteazkena, 2009(e)ko urria(r)en 28(a)n, 09:42(e)tan