MOODLEren mezulari zerbitzua ezagutu eta mezu pertsonala bidaliko diozu ikaskideren bati.


Askotan somatuko dugu ikasle, tutore edota ikaskideren bati mezu pertsonala bidaltzeko beharra. Horretarako ez dugu zertan posta elektronikora jo behar, aski dugu MOODLEren bidez mezu pertsonala bidaltzearekin.

NOLA ERABILI MOODLE MEZULARIA

Mezua bidaltzeko

  1. Mezua bidali ahalko diozu zure ikastaroren batean izena emandako edonori.
  2. Ikastaroaren orri nagusiaren goialdean ezkerretara dagoen partaideak sakatu eta ikastaro horretan izena emandako guztien zerrenda agertuko zaizu.
  3. Izenaren gainean klikatuta kide horren informazioa agertuko zaizu koadro batean. Koadro horren azpialdean dagoen mezua bidali sakatu.
  4. Irekiko zaizun koadro berriaren bidez mezua bidali.
Mezularia

MEZUA JASOTZEKO

  1. Zeuk mezurik jaso duzun ikusteko ikastaroaren orri nagusira joko duzu.
  2. Orriaren eskubialdean dagoen mezuak begiratu eta bidaltzailearen izenaren ondoan dagoen posta azala sakatu.
Mezularia2



ORAIN, BIDALI MEZUA ZURE IKASKIDEREN BATI ETA, ONDOREN, BEGIRATU EA BADUZUN ZUK MEZUREN BAT.
Azken aldaketa: asteazkena, 2009(e)ko urria(r)en 14(a)n, 19:23(e)tan