Zertarako?
Arbel zuria da zure izena duen ikastaroa. Moodle ikastaroan zehar erabiliko duzun "koadernoa". Bertan egingo dituzu probak eta zirriborroak, bertan sortuko dituzu zure on-line baliabideak, hauxe izango da Moodle ikastaroaren alde praktikoa garatzeko gunea. Nahi duzun moduan erabili dezakezu, lasai. Zer gerta daiteke hanka sartuta ere? Ez duzu beste inoren lana hondatuko... beraz ekin lasai.

NON
Gunean sartu ondoren agertzen zaizun ikastaroen zerrendan zure izena duena zabaldu eta kito.
NOLA
Ikastaro honetan zeu zara irakaslea eta horrek hainbat eskubide ematen dizkizu; baliabideak moldatu, gehitu, kendu ahal dituzu. Ikastaro kideak kudeatu ahal dituzu. Ikasleen lanak kudeatu ditzakezu (zuzendu, baloratu).....
NOIZ ARTE
Berez, nahi baduzu, ikastaroa bukatuta ere hurrengo hilebatetan erabili ahal izango duzu ikastaro hau.
LAN NAGUSIA
Segida didaktikoa prestatzea da zure ikastaroan burutu behar duzun lanik nagusiena. Horretarako hurrengo astean gaia/ helburua/ zehazten hasiko gara eta gero poliki-poliki, asterik aste, atontzen joango gara hainbat baliabide erabiliz; wikia, inkesta, galdetegia, zeregina, foroa, mezularia, txat saioak..... Ez dakizula zer diren? Lasai, azkar batean hasiko zara janzten.

ORAIN, ZERGATIK EZ DUZU ZABALTZEN ZURE IKASTAROA? |
Azken aldaketa: osteguna, 2009(e)ko urria(r)en 15(a)n, 11:01(e)tan