Izena eta pasahitza erabiliz gunean sartu eta zure ikastaroa zabaldu ondoren hiru modu nagusi dituzu Moodlen nabigatzeko.
1. Zuzenean eginkizunetara joan. Eginkizunak ikastaroaren pantaila erdian topatuko dituzu eta gainean klikatuta zabalduko zaizu. Beste batera joan nahi baduzu internet nabigatzailean atzera egin eta berriro ikastaroaren orrialde nagusira itzuliko zara. Beste eginkizun bat aukeratu eta kito.2. Nabigazio barra erabili. Orrialdearen gainaldean, ezkerretara, dago nabigatzailea. Nabigatzaileak orrialde ezberdinen artean azkar mugitzeko aukera emango dizu. Hasierara itzuli, ikastaroa aldatu, eginkizunak motaren arabera sailkatuak topatu...

3. Eginkizunen segida jarraituz. Behin eginkizun bat zabalduta aukera duzu ikastaroak markatzen dizun eginkizun segida jarraitzeko. Horretarako eginkizuna zabaldu ondoren orrialdearen gainaldean eskubitara dauden gezitxoak erabiliko dituzu.
Azken aldaketa: Monday, 2008(e)ko January(r)en 28(a)n, 11:01(e)tan