ZURE ARGAZKIA GEHITU PARTAIDE PROFILAN



Askotan entzuten dira horrelakoak:

Hotza

"Internet bidezko ikastaroak oso hotzak dira..."
"Ez dakizu beste inor dabilen ala ez..."
"Makina batekin ari zara etengabe..."


Horregatik, lehenik eta behin, ikastaroa humanizatzen saiatuko gara. Horretarako ideia ona da argazkia gehitzea gure partaide profilean. Irudi hori izango da besteek ikusten dutena mezua bidaltzen duzunean foroa, wikian parte hartzen duzunean......

Bide batez begiratu ezazu zure ikasle fitxan agertzen diren datuak egokiak diren ala ez. Ez badira egokiak alda itzazu.

EGINKIZUNA
  1. Argazkia gehitu partaide profilan.
LAGUNTZA

  1. Lehenik eta behin zure irudia gorde zure ordenagailuan. ERNE: Irudiak ezin du MPB motakoa izan eta kontuz tamainarekin, ez du oso handia izan behar.
  2. Ikastaroaren orri nagusian, ezker aldean eta goian dagoen partaideak zabaldu.
  3. Partaideen zerrenda agertuko zaizu. Zure izenaren gainean klikatu.
  4. Profila editatu sakatu eta hainbat informazio aldatu ahal izango duzu.
  5. Zure fitxa personala zabalduko da. Bertan bada Picture of (argazkia, irudia....), dioen atal bat.
  6. Irudi berria gelaxka ondoan dagoen arakatu sakatu.
  7. Zure ordenagailuan bilatu igo nahi duzun argazkia.
  8. Ireki sakatu.
  9. Profila eguneratu sakatu.

Azken aldaketa: ostirala, 2009(e)ko apirila(r)en 24(a)n, 13:21(e)tan