Koldo Eleizalde lehiaketak

Koldo Eleizalde lehiaketak Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen ditu. 1986. urtean hasi zen eta  2001eko martxoaren 5ean Udal Gobernuak literatura lehiaketari Koldo Eleizalde Lehiaketak izena ematea erabaki zuen, euskalari bergarar famatuaren omenez. Deialdia urte hasiera aldera egiten da eta sariak Pazkoetako jaien ondoreneko zapatuan ematen dira.

2020KO OINARRIAK:

  • Ikus hemen 2020ko oinarriak: PDF / Word.
  • Une honetan 4 genero edo genero-multzotako lanak aurkez litezke: Ipuin idatzia eta poesia, Komikia, Bertsoa, eta Kontakizuna eta interpretazioa. Azkeneko horren barruan daude honako hauek: antzerkia, ipuin-kontaketa eta txiste edo umorezko pasadizoen kontaketa. Oso komenigarria da parte hartuko duzun generoko oinarriak, bereziki, ondo irakurtzea.
    • OHARRA: Koronabirusaren ondoriozko itxialdia dela eta, lan guztiak (baita ipuin idatziak eta komikiak ere) webgune honen bitartez bidaltzea gomendatzen???? da. Idatziok, oinarrietan zehazten den moduan (paperean) ere aurkez litezke.????????????????

 

LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO BETETZEKOAK:

  • Lanak bidaltzeko orria. Lanak bidaltzeko, formulario hau bete behar da eta bertan erantsi artxiboak. Zuen lanak jasotakoan horren berri emango dizuegu.
  • Ikusentzunezkoetan gurasoek baimena emateko inprimakia (Euskaraz / Elebietan). Honako hau dio lehiaketaren 9. oinarriak:

    9.- Ikusentzunezko artxiboak erabiltzeko baimena. Ikusentzunezko generoetan, ulertuko da lanaren bidaltzaileak baduela bertan agertzen diren pertsonen baimena.

    Edozein kasutan ere, lanean adinez txikiak agertzen badira, horien guraso edo tutoreek sinatutako baimen idatzia aurkeztu beharko da. Baimen hori eman ahal izango du ikastetxeak lehendik gurasoengandik lortua badu. Baimena emateko formularioa webgunean eskuratu ahal izango da.

    Hemen duzu horretarako formularioa: Euskaraz / Elebietan.

 

LAGUNGARRIAK:

  • Ipuinak, txisteak... kontatzeko gidak eta ereduak. Landu nahi duzu ipuin-kontaketa? Jolas egin nahi duzu ipuinekin, txisteekin... Hemen dituzu lagungarri izango zaizkizun gidak eta genero batzuetako hainbat eredu.
  • Komiki-lanketarako bideoa. Hemen (???) ikus dezakezu Yon eta xxxx Suinagak eta xxxx egin diguten bideo polit bat. 

 

SARITUTAKO LANAK

Saritutako lan idatziekin liburua argitaratu eta ikastetxeetan banatu ohi da. Bestalde, webgune honetan aurki ditzakezu 2009az geroztiko ikusentzunezko lanen grabazioak: antzerki eta ipuin-kontaketak, bertsoak, txisteak, irratsaioak...

EranskinaTamaina
Ikusentzunezkoak, gurasoen baimena euskaraz.doc131 KB
Ikusentzunezkoak, gurasoen baimena-elebitan.doc140 KB
Koldo Eleizalde lehiaketa oinarriak 2020.pdf114.31 KB
Koldo Eleizalde lehiaketa oinarriak 2020.docx71.83 KB