Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
jórra
juanikóte
jórra, jorría. (c). izena. Jorraketa lana.   Escardadura, trabajo de escarda. Laster datoz arbi-jorrak./ Jorria lan gogorra da bixkarrerako. Ik. jorráketa. jorrán. (c). JORRAKETAN. Jorraketan.  Escardando. Ama ta Julian jorran dabitz./ Patata-jorran pasau dou atsaldia. Ik. potrojórra, titijórra.
© Jaione Isazelaia
jórrai, jórraixa. (c). izena. Jorrarako aitzur txikia.   Escardillo, azada pequeña. Gari jorrarako kerten luziakin ibiltzen zittuan; oiñ, landarak sartzeko kerten-motza. Klem.
jorráketa, jorráketia. (c). izena. Trabajo de escarda. Laster datoz jorraketak. Jorra eta jorraketa Sin. gisa erabiltzen dira. Dena dela, hitz konposatu gisa lehena gehiago entzuten da: patata-jorra, arto-jorra, eta soilik esaten denean, bigarrena.
© J.L.Etxegoien
jorráketan. (c). adberbioa. Jorran.   Escardando. Jorraketan izurrau neban gerrixa. Sin. jorrán.
jorráldi, jorraldíxa. (c). izena. Jorratzen den aldi bakoitza. Artuak bi jorraldi biaittu. komentario 1
jorrátu. 1. jorratu. (b). du aditza. Ortuan edo soroan landareei aitzurra pasatu.   Escardar. Patatak jorratu biarrian dare. atzia jorratzen ibilli. (c). esapidea. Norbaitez gaizki esaten jardun. 2. jorratu. (c). du aditza. Diruak gastatu.   Gastar dinero. San Fermiñetan illabeteko sueldua jorratu giñuan./ Emuixok gure mutikuai milla pezetakua ta laster jorratuko jok.
jorrátxur, jorratxúrra. (b). izena. Jorrarako aitzur txikia. JORRATXUR TXIKIxa: Garia jorratzeko erabiltzen den aitzur txikia. komentario 1 Sin. jórrai.
Josépetako Zelái, Josépetako Zeláixa. (c). toponimoa. JOXÉPETAKO ZELAI. Josafat-eko zelaia. Tradizioak dio han bilduko garela denok azken judizio egunean. Askotan entzun dugu hau txikitan. Etxakixau urrengo Josepetako zelaixan ero nun juntauko gan. Erdi brometan gehienetan. Pinu sartuta ote dagoen zurrumurrua ere badabil.
jósi. 1. josi. (a). du aditza. Coser. potrojosixa eiñ. (c). esapidea. (Osintxu) Joskura baldarra egin. Ori don potrojosixa egin donana. 2. josi. (a). du aditza. Iltzea sartu.   Clavar. Aura, teillatuan dabillenak ra, ra, ra!, josi goittik bera, ta ia está. Martin.
joskúra, joskuría. (c). izena. Costura. Prakak joskuratik apurtu jako./ Joskuriak min emuten dost./ Oso joskura makalekuak die.
jostarratz. izena. Ik. jostórratz.
jostarri, jostarrixa. izena. "Telak markatzeko erabiltzen zen harria." (Lar Antz) komentario 1
jósteko mákina, jósteko mákinia. (b). izena. JOSTEKO MAKIÑA. Máquina de coser. Alfa eta Sigma josteko makinak.
jostórratz, jostórratza. (b). izena. JOSTÁRRATZA. Aguja de coser. Jostorratza sartu jat bietz puntan. JOST Eztau belakuan lurrian dagon jostarraza billauko. esaera. "Pertsona tentearengatik edo harroarengatik esaten da." (Lar Antz).
jóstun, jostúna. (b). izena. JOSKIÑ (LEIN.). Costurera. Jostunagana joan, da ekarri soiñekua. Gizona denean, sastre.
jóstundei, jóstundeixa. (d). izena. Jostundegia.   Costurería. Gero ta jostundei gutxiao dago.
jo-ta-pasa. esapidea. "Trabajo de batalla.   Kontu edo ardura gitxikin egindako biharra. Honek bihar merkiok jo-ta-pasa egin bihar dittuk." (SB Eibetno).
joteille, joteillia. (c). Jotzailea, jotzen duena. Joteille onak izete zien San Martzialgo erromeixan. Musika, zartadak... komentario 1
jotekalari, jotekalarixa. (d). JOTEALARI (OÑ.). "Jotzeko joera duena. Jotekalarixa zan gure adari aura." (Lar Antz). "El acorneador." (Izag Oñ). komentario 1
juan. Ik. joán.