Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
gorrótau
gozámen
gorrótau. (c). du aditza. Gorrotoa izan.   Odiar. Orrek aintziñatik gorrotatzen dabe alkar. Gorrotoa izan, erabiliagoa. Ik. gorrotúa izan.
gorróto, gorrotúa. (b). izena. Odio. Aaztuta dare gerra denporako gorrotuak. gorrotúa artu. (b). dio aditza. Cobrar odio. Soldauxkan gorrotua artu notsen izardunei. gorrotúa izan. (b). dio aditza. Odiar, aborrecer. Orrek alkarri gorrotua dotse./ Zuk gorrotua dotsazu txakurrei. Ik. gorrótau.
górtu. (c). da-du aditza. Ensordecer. Fabrikako zaratiakin erdi gortuta dare langilliak.
© Jaione Isazelaia
góru, górua. (c). izena. Rueca. Gorua izete zan e, buruakin ola zer bat, makilla bat, eta buru artan batzen zan liñua, da gero andik ardatzakin, ba, arixa eiñ. Aniz./ Gorua zuan olaxe zumitzezko makilla bat, gero oso, puntan, bolatxo dotoria eitten jotsen. Makila bat ola galtzarpian artuta, nik gure amai entzuten najotsan zela ibiltzen zeben. Don.
© EUA, guztiak
górueta, góruetia. (c). izena. GÓRUTA. Goru-lana.   El trabajo de hilado con rueca. Goruetia neguan eitte zan. Azen.: gorúeta ere bai. Ik. ardázketa, írun. Aita guria zeruetan, ama guria goruetan, behar ez dan orduetan.. esaera. GURE ANDRIA GORUETAN, BEHAR EZ DAN ORDUETAN. (Alustiza). Goruetia olgetia eta ailketia neketia. esaera. Goru lana samurrra zela harilketaren ondoan. Juana gorúetan. (c). adberbioa. GÓRUTAN. Hilando con rueca. Goruetan, andria goruetan, da, zea, katua tximinixatik bera sartuta. Ben./ Goruetan ba izaten zan ola, goruan batzen zan, gorua izaten zan egur bat, zea izaten zan, makiltxo bat, ola puxika mouko bat; an batzen zan kerrua, ta gero gorua ta ardatza, ardatza esaten jakon ola bueltan, biurtutzeko zea, arixoi eitten, aura izaten zan ba goruetia. Goruetia olgetia eta ailketia neketia. Juana./ Errondia ba, etorten zien mutillak ero, ingurutako zerak, eta an andrakumiak egoten zien gorutan egonda, arixa eitten egonda, ta abarketa zarka ta esate jakon. Aniz. Linu harigaia irun egiten zen; lan honi ardazketa edo goruetan egitea ere deitzen zitzaion. Emakumeen lana izaten zen. Bakoitza bere etxean baino elkarrengana bilduta nahiago izaten zuten beti ere, eta gizonezkoak ere hurbiltzen zirenez, neska-mutilek elkar ezagutzeko aukera izaten zuten; batzar hauetatik ezkontzak ere sortzen ziren. GORUETATIK ETORRI, GORUETARA JUN, GORUETAN EGIN, IBILLI, EGON, etab. Azen.: góruetan ere bai.
© Jaione Isazelaia
gorúetako mákina, gorúetako mákinia. (d). izena. GORUETAKO MAKIÑA, GORUTAKO MAKIÑA.. Rueca mecánica. (Goruetako) makiñan bai, baiña ola ez, eskuan ez. Gure aldian baiña arek ugeri eitten zeben orrek, e, oittutakuak. Makiñia ikusitta egongo za zu ortaikua? JJp./ Au gorutako makiñia. Etxian jak gurian. Au adelantu aundixa zuan. Don. Artileaz ere erabili ohi da. Sin. dornu.
gorulári, gorularíxa. (d). izena. Goruetan jarduten duena.
gorutxapel, gorutxapela. (d). izena. GOROTXAPEL. Goruaren puntan kerruari eusteko jartzen zen kapelatxoa.   Rocadero, cucurucho o sombrerillo de tela o cartón que se usaba para sujetar el copo de lino en la rueca. Goruak olase makillia ero, arek burua zertuta eukitze eben. Antxe kerrua batu, gero gorutxapela be sartu goittik bera makillan ero zerien; gorutxapela ta gorua izete zan. Juana. Gorua bezala, ahalik eta dotoreena nahi izaten zuten gorutxapela. Arreo-gurdian joaten zen eta kolore ezberdinetako hariz eta telaz apaindutakoak izaten ziren. Monjen konbentuetan egiten zituzten. Ant. aspaldíko.
góse. 1. gose, gosía. (a). izena. Hambre. Nausi askoren astua gosiak il. esaera. "Lan edo zeregin batean jende askok parte hartuz gero, inork ez du ezer egiten; edo gutxik egiten dute lan." (Lar Antz). gosíak. (b). adberbioa. GÓSEZ. De hambre. Gosez bazare etorri gurera. Ik. ógi. 2. gose, gosía. (c). adjektiboa. Diruzalea.   Avido de riqueza. Eztakitt zela izan leiken ain persona gosia.
gosé-dénpora, gosé-dénporia. (b). izena. Gosea dagoeneko garaia, azken gerra ostekoa, bereziki.   Gose-denporan basarrixan ainbestian be defendidu giñan. Ik. gósete.
gose-áize, gose-aizía. (d). izena. (adierazkorra.) Haize lehor eta hotza, bazterrak guztiz lehortzen dituena.   Se dice del viento seco y frio. Joan dan egunetan azelakotxe gose-aizia dabillen.
gosepásau, gosepasáua. (b). izena. Garaiz ez jateak dakarren gogorik eza.
gósete, gósetia. (c). izena. Gose garaia.   Epoca de hambre, hambruna. Karlistadian ondoren be egundoko gosetia egon i zan. Ik. gosé-dénpora.
góseti, gósetixa. (c). adjektiboa. Gose handikoa.   De mucha hambre. Goseti utsa da gure txikixa.
gosétu. (b). da-du aditza. Sentir hambre. Baiñuak gosetu eitten dau./ Zer, gosetu aiz, ala.
gosezto, goseztua. adjektiboa. (Eibar) "Beti gose dagoena. Gosezto aundi bat da zure laguna." (AAG Eibes)
gox-afai, gox-afaixe. izena. (Aramaio) "Arratsaldeko zazpiak aldera egiten zen afaria (udan sorora eroaten zen)." (Orm Aram)
gozagárri, gozagarríxa. (d). izena. Gozotzeko balio duena. Zentzu literalean zein irudizkoan.   Dulcificante, dulce. Gizon orrek beintzat eztau gozagarri aundirik eruango etxera./ Gailletak, ero karameluak ero, gozagarrin bat ekarrizu umiandako.
gozákaitz, gozakáitza. (d). adjektiboa. Desatsegina, gustua egiteko gaitza, pertsonez; latza, lakarra, arropaz, lurraz, etab.   Desagradable, referiéndose a personas; áspero, duro, referiéndose a ropas, tierra, etc. Persona bat pe izan leikek gozakaitza, desagradablia danian ero. Galtza batzuk pe izan leizkek. Klem. Ant. gozátsu. Ik. gozakáiztu.
gozakáiztu. (d). da aditza. Gozakaitz bihurtu.   Volverse áspero, duro, desagradable. Lurra be gozakaiztu leikek, tenple txarra artzen dabenian; erropia be bai modu txarrian garbittuta ero. Personia be bai. Klem. Ik. gozákaitz.