Hiztegia
garlopa, garlopia. (c). izena. Arotz-zepilo handia. Garlopa de carpintero. Da orrek danak aixkoriakin zuzen ipini, geo garlopiakin zuzendu, da olaxe eitte zien orrek. Zepillo aundi ori. Angel. Aizkorak, zerrak edo beste edozein erremintak utzitako laztasunak berdintzeko erabiltzen da. Kontria darama eta askoz ere aurpegi leunagoa uzten dio egurrari. Ik. kóntra.
garlópiñ, garlopíña. (c). izena. Garlopa txikia. Handiena kentzeko erabiltzen da; ondoren garlopa pasatzen zaio. Lelengo garlopiña. Arekin desbastia eitte zan, eta gero garlopiak zuzen-zuzen ipintzen zaban. Angel.
garmín. 1. garmiñ, garmiña. (d). izena. (Oñati) "El gusto o el olor que las llamas y el humo pegan a la comida. Garmíña dauko: tiene el gusto del humo y las llamas." (Izag Oñ)
2. garmiñ, garmíña. (d). izena. (Oñati) "Lo más caliente de la llama." (Izag Oñ).
garnára, garnaría. (d). izena. KARNERA. Gaztaiak lehortzen eukitzeko arasa. Garnaria, gaztaiak eukitzekua. Garnaria esaten dotse emen pastoriak danak e. Garnaran eukitzeittue gaztaiak. Olakoxe listoiakin einddakua, ola bittartiekin aizia sartu deiñ. Enr.
gáro. 1. garo, garúa. (a). izena. . Pteridium aquilinum. Helecho. Sin. ída. Ik. aitz gáiñeko gáro, sorgin-gáro. 2. garo, garue. izena. (Leintz) Ihintzak edo euriak belarretan eragiten duen hezetasuna. Garue dago eta jantzi katiuskak. Ik. intz.
garo txiki, garo txikixa. izena. . (lagunartekoa.) Polypodium interjectum. Garo mota bat. Sin. ira txiki, ormako ira." (SB Eibetno).
garo-méta, garo-metía. (b). izena. Borobilean egindako garo-pila handia, erdian egur luze bat duena ardatz bezala. Len basarri inguruan beti izate zien garo-metak. Sin. garo-zuatz. Ik. méta.
garósaill, garosáilla. (c). izena. GARASAILL . Helechal. Len, piñuik eta etzanian, garosaill aundixak zien basuan./ Mendiko garosaillak, danak burdiñaratu eitten zien; pentsaizu. Ben.
Garasaill dio Hilarik: Emen euan garasaillik ederrena.
garóta, garotía. (c). izena. Garoa etxeratze lana. El acarreo de helecho. Basarrixan udazkeneko lana zuan garotia./ Aurten garotak etxoin ein biako dabe ba./ Aittajuna joan da burdixakin garotara. Pluralean, askotan.
Ik. Amábirjiña Garotáko, bedarrondóta, egurréta.
garránga. 1. garránga, garrangía. (d). izena. Carámbano de hielo. Ik. izotz-garránga. 2. garránga, garrangía. (d). izena. Kobazuloko zintzilikarioa edo zutikoa. Estalactita, estalagmita. Don. KANDELA ere esaten zaie. 3. garránga, garrangía. izena. Burdinazko barra?
gárratz. adjektiboa. 1. garratz, garrátza. (b). adjektiboa. Agrio, -a. Limoiak garratzak izaten die./ Sagar klase batzuk garratzak eta beste batzuk gezak. Ik. gazi-géza, geza, gazi. 2. garratz, garrátza. (d). adjektiboa. Sasoi onekoa. Fuerte, robusto, -a. Irurogei urte euki arren oinddio gizon garratza dago.
Adin puxka bateko pertsonez esaten da. Gordiñ ere bai, esanahi beretsuan. GARRATZ EGIN, JARDUN. Indartsu, ganoraz jardun euria, elurra... Bota-ahalian jiharduk [eurixa], eta atzo be garratz ein juan. (SB Eibetno).
garrátz-gústo, garrátz-gústua. (c). izena. Gusto agrio; también, acidez, mal gusto de boca. Ardau onek garratz-gustua dauka./ Joan dan egunetan garratz-gustua daukat eten barik.
garráztu. (b). da aditza. Agriarse. Bazkaixa garraztu jat eta botaka ein ddot./ Alkarren arteko relaziñuak garraztuta dare aspaldixan.
-garren, -garrena. (a). GARRENGO. Hurrenkera atzizkia. Irugarren eguna. Urte bigarrengo barrixa (umea), aura azten zanian beste bat barrixa, urrenguan beste bat barrixa./ En el año treintaiseis, gerriak urten eta bi illabete arrengo uste ot, diesiotxo de julio egunian urte zeban, eta nik uste ot bi illabete arrengo naparrak etorri ziala ona. (Lar Antz)./ Zuk naiz da ogetamar urte euki, zeure denporan, ogetabosgarren urtearrengo piñu aura, material aura, aprobetxau leike. (Lar Antz).
Pitxilipeta orixa, iru egungarrengo eurixa. esaera. (Oñati) PITXILIPETA ORIXA, URTEBETEGARRENGO EURIXA. Tximeleta horia ikusten bada, euria laster. (Izag Oñ).