Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
garí-éreitte
garittako
garí-éreitte, garí-éreittiak. (c). izena. La siembra del trigo. —Kontzeziño inguruan akabatzen zittuan gari-ereittiak. —Luzeak ziren? —Ba, segun zenbat inddar juntatzen zan etxian ganautan eta personatan. —Lan konplikatua zen? —Bai, lenengo goldatu, gero ariakin bi ero iru pasara emon, konplikaua izaten zuan bai. —Eta ereitea? —Bai, esku ona bia juan, lenaoko zarrak oittuta jezian, olakotxe azi-kotzariakin ereitten juen tirrri, tirrri, eta klaro, etzeukanak tatoik eskuan, olakotxe barrak urtetze juen ondo ereitte ezpaeban. —Ondo markatu behar soroa, ezta? —Bai, azatzak, lastuakin eitten zittuan, azatzak, zabalera neurri baten, eta gero ereiñ. —Eta hazia? —Kobrearrixa ero “sulfato de cobre” izaten dok, gure ama zanak oriñal baten ur beruakin urtze juan aura, lenengo jo-jo eiñ, urtu, ganbaran ipintze juan garixa, pillia, erein bia zana, bota uroi eta naastu naastu ein eta... Klem.
gári-ále, garí-ália. (c). izena. Grano de trigo. Ik. gálale.
garí-ébaitze, garí-ébaitziak. (c). izena. GARÍ-ÉBATE (UB.- ANG.). Gari ebakitze lanak.   La siega del trigo. Len julixuan izate zien gari-ebaitziak./ Gari-ebatetan auzokuak etorten zien laguntzera. Pluralean. Baina singularrean ere bai halakoetan: Zelako gari-ebaitzia ein ddok? Erdixak bertan lagaittuk eta. Ik. igítta.
gari-igitai, gari-igitaixa. izena. "Igitai estu zerraduna, garixa ebateko ibiltzen dana." (SB Eibetno). Sin. segá-igétai.
gari-ilddu. izena. Ik. ílddu.
garíjote, garíjotiak. (c). izena. Las labores de trilla. Garijotiak eskuz eitte zien aintxiñan./ Garijote eguna egun aundixa izate zan.
garíjoteko mákina, garíjoteko mákinia. (c). izena. Maquina de trillar a motor. Ik. malakatáe, -i,, malárdatz, txánket, trillu.
gari-kóko, gari-kokúa. (d). izena. Galalea jaten duen momorroa. Don.
© Asier Sarasua
gari-kútxa, gari-kutxía. (c). izena. Garia gordetzeko kutxa handia, apartamentu bakarrekoa.   Arca donde se guarda(ba) el trigo. Antikuarixuak estimau erosteittue gari-kutxak. Gari-kutxa apartamentudunari arka. Paretan itsatsita dagoenari troja. Ik. arka, trója.
garílotze, garílotzia. (c). izena. Garia azaotan lotze lana.   El trabajo de hacer gavillas de trigo. Garilotzia esate jako orri. Ebaitzeailliak eta lotzeailliak (sic) izeten die. Batzuk ebagitzen, da andrakumiak, jeneralmente, atzetik lotzen. Don. Ik. ázao.
gari-méta, gari-metía. (c). izena. Gari-azaoz egindako pila handia.   Montón cónico hecho de haces de trigo. Gari-meta aundixak eitte zien souan, eurixa eiñenan be. Ik. méta, mútxur.
gari-ópau, gari-ópaua. (d). izena. (Ubera) Gari-opila. Ik. paskua-ópill.
gari-ópill, gari-opílla. (d). izena. Ik. arrautz-ópill, gari-ópau, oláta, paskua-ópill.
gari-píkor, gari-pikórra. (d). izena. Sémola de trigo. Semolia da gari-pikorra, ori dendatan saltzen zan zopia eitteko. "Sopa de semola". Aniz. Ik. sémola.
gari-píku, gari-pikúa. (c). izena. Uztail-abuztu aldera heltzen den pikua.   Breva. Aldekuan arrapautako gari-pikuak gozuak izate zien. Sin. uztapiku (Ub., Eib.) Ik. piku.
garí-sóo, garí-sóua. (c). izena. GARI-SOLO (UB., ANG., LEIN.). Galsoroa.   Sembrado, campo de trigo. Beixa dabill gari-souan.