Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
dardára
deizkion
dardára, dardaría. (b). izena. Temblor, vibración. Kotxe onen barruan alako dardara bat sentitzen da. Dardara eta dardaizu Sin. gisa entzun daitezke. Agian pertsonena gehiago dardara eta gauzena dardaizu. dardáraz. (b). adberbioa. Temblando. Guardazobillak ikusi orduko dardaraz jartzen da./ Otzak dardaraz nago.
dárixola. (a). adberbioa. Dariola. Odola darixola dago./ Fregaderako tubua darixola zeuan. «Zerixola» ez da esan ohi. Ik. járixo.
dart. Ik. tart!.
datórren, datorréna. (a). esapidea. DATORRENA DATORRELA. El próximo; (mes, año, semana  ). Datorren astian da konziertua./ Eztakitt noiz dan ilbete, aste ontan ala datorrenian. DATORRENA DATORRELA. esap. Gerta dadila gerta beharrekoa. Gauzak ondo eitten aleginduko ga eta gero datorrena datorrela.
débalde. (a). adberbioa. Doan.   De balde Debalde eztago ezer. Don debalde gosiak ill ei zuan. (d). esaera. Gauzak doan egiten dituenaren azken txarra iragartzen duen esaera. Ik. dúan.
debékau. (d). du aditza. Galerazi.   Prohibir. Erribasuak. Debekauta egote i zan egurra botatzia permiso barik. Hil Proibidu entzun izan dugu ia beti, baina adineko zenbaitek erabiltzen du debekau. Gaur egun debekatu normala da berriz.
debére, debériak. (b). izena. DEBERESAK. Eskolako etxeko lanak. Etxera noia deberiak eittera.
debílddu. (a). da-du aditza. Ahuldu.   Debilitar(se). Indiziño orrek ziero debildduta laga nabe. Sin. makáldu. Ant. áuldu.
débill. 1. debil, debílla. (a). adjektiboa. Ahula.   Débil. Etxe debill samarrak aiziak eruan zittuan./ Txikittan oso debilla zan. Ik. ául, makal. 2. debil, debílla. (c). adberbioa. Adberbio gisa debilla esaten da. Oso debilla dago gure amandria.
debillidáde, debillidadía. (b). izena. Debilidad. Ezin naiz ibilli be eiñ debillidadiakin.
debozíño, deboziñúa. (b). izena. ZERBÁITTI. Devoción. Deboziño aundixakin errezatzen dau. zerbáitti edo norbáitti deboziñóik ízan ez. (c). esapidea. Ez gustatu. Orrek lanai eztotsa bape deboziñoik./ Nazionalistia izan arren Arzallusi eztotsa bape deboziñoik.
debrázete. (d). Besotik helduta (umorezkoa).   Del bracete. Andik bajadia, an illuntzirarte ero ibilitta, bajadia. Mutillakin baldin bazan
dedio!. (c). interjekzioa. DEDIOS!. Birao biguna. Dedio!, ernegatzen asitta najaok eta kontuz ibili./ Ixilik egon zaittie, dedios! Sin. dió!.
defendídu. (a). da-du aditza. DEFENDIRU. Defendiru ere entzun daiteke. Defender(se) Neskatilliak zela defenditzen dabela anai txikixa.../ Erderaz be ondo defenditzen da.
défentsa, défentsia. (a). izena. DEFENSA. Defensa. Aizian kontrako defentsa barik dago zuen etxia.
déguellu, déguellua. (d). izena. Taiela, burdina ebakitzeko erreminta.   Tajadera. Sin. tajadera.
dei. 1. dei, déixa. (b). izena. Deia.   Llamada. Atzo jaso neban alabian deixa. Diar eta diar eiñ erabili ohi da normalean Bergaran. Dei eta deittu gero eta gehiago entzuten da, kalean batik bat. Ik. ilddía. 2. dei, déixak. izena. Ezkondeiak. Sin. elízta.
déittu. (a). dio aditza. Llamar. Biar deittuidazu telefonoz. Ik. dei, díar eiñ.