Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
bizibíde
bizixa
bizibíde, bizibidía. (c). izena. Medio de vida. Beste bizibideik izan ezian itxasora joango nitzakek.
bizíeziñ, bizíeziña. (b). izena. Imposibilidad de subsistencia. Oinddio Euskal Herrira bizieziñak etorri bia dau./ Sueldo bakarrakin be eztauke bizieziñik. Substantibo gisa erabilia. Harrigarria da hitz hau hiztegi gehienetan ez agertzea.
bizigárri, bizigarríxa. (c). izena. Pizgarria. Barnea animatzen edo pozten duena. Pattarra, anisa eta halakoengatik esana, batik bat.   Lo que levanta el ánimo decaído. Se dice generalmente del coñac, anís, etc. Goizian alimatzeko bizigarrixa biar izate zeban basarrittarrak eta pattar trago bat legezkua zan.
bizí-ízate, bizí-ízatia. (c). izena. Bizitza.   La existencia, el vivir. Nere bizi-izate guztian eztot ezautu olako edurteik./ Bizi-izatiak makiña bat lan jaukak. Adinekoek dezente erabilia. Ik. bizimódu, bízitza.
bizík. (a). adberbioa. Bizirik. Aizarixa bizik arrapau giñuan./ Eztakitt oiñezkero bizik egongo dan.
bizíkeleta, bizíkeletia. (c). izena. Bicicleta. Orain bizikleta entzuten da, adinekoei izan ezik. Lehenengoak azaldu zirenean belozipedo deitzen omen zitzaien. Gure aita zenak zioen anka arteko istribillua esaten ziola zenbaitek, umore giroan. NESKEN BIZIKELETIA eta MUTILEN B. (barraduna) ziren. Baita MANIBEL BAJUA edo KARRERAKUA.
bizíkleta-karréra, bizíkleta-karrería. (b). izena. Carrera de bicicletas.
bizilágun. 1. bizilagun, bizilagúna. (c). izena. Biztanlea.   Habitante. Uberak berreun bat bizilagun izango jittuk. 2. bizilagun, bizilagúna. (c). izena. Etxe berdinean bizi dena.   El/la que comparte la misma vivienda. Zeiñ izango lapurra, ta bizilaguna.
bizíleku, bizílekua. (c). izena. Morada. Katuak ganbaran zeukan bere bizilekua.
bizimódu, bizimodúa. (a). izena. Bizitza.   Vida, manera de vivir, existencia. Bizimodu ederra pasau dau soldauxkan./ Bizimodua trankill artu. Asko erabilia. Bazen «Bizimodu» esaten zioten gizon oso langile bat Osintxun. Ik. bizí-ízate, bizi, bízitza.
bizimoduko, bizimodukua. izena. (Eibar) BIZIMODUKO ANDRIA. "Puta, emagaldua. Gazte denporan bizimoduko andria izan zan.” (AAG Eibes).
bizínai, bizínaixa. (b). izena. Ansia de vivir, instinto de supervivencia. Oilluak lepua moztu ondoren be egundoko egakarak joteittu. Ori da bizinaixa, ori. Toribio Etxebarriak zera dio: «Se dice de las labranzas pobres o de los rudos y humildes trabajos que se pagan mal y denotan el esfuerzo de vivir». Adibidez, ikusi duzu ortutxoa aldapa handi batean eta diozu: Ori dok bizinaixa!
bízio. 1. bízio, bíziua. (a). izena. Vicio. Tabakua ezta bizio ona. 2. bízio, bíziua. (c). izena. Egurrak bere lanak eraginda hartzen duen deformazioa. Emetikan ebai ezkero orrek eztauka biziorikan, da emetikan ebaten bozu, onek baztar onek biziau eitten dau, bere erara eruaten dau. Juantxo. Sin. tema.
bizióso. 1. bizioso, biziosúa. (b). adjektiboa. Vicioso, -a. 2. bizioso, biziosúa. (d). adjektiboa. Zurari buruz, erraz deformatzen dena. Zumarrakin guk makiña bat eur ebai dou. Da eur goorra da, baiña biziosua. Ezta gaztaiñian da aritzan da mookua. Benito.
bizipíxu, bizipixúa. (c). izena. Peso en vivo de una res. Bizipixura saldu dabe beixa./ Tratua batzutan eitten dok begira, beste batzutan pixauta, bizipixura. Klem./ Bizipixua jakiñ ezkero, errez jakin leikek kanalian zenbat emongo daben. BIZIPIXURA SALDU, batik bat. Baita gizen bati norbaitek esaten entzun dut, adar-soinuan: Bizipixura saltzeko obia ago i! Ant. il-píxu, kanalían.
bizípoz, bizipóza. (b). izena. Alegría de vivir, aliciente, ilusión. Domeketan jokuan eittia zan aren bizipoz bakarra./ Koittauak eztauka ezetarako bizipozik.
bizittaráko, bizittarakúa. (d). izenlaguna. Okelarako ez den aberea. Haztekoa dena, esnetarako edo beste edozertarako.   Animal no destinado a carne. Tratantiak bizittarako azteittue txalak./ Luisek biorrak bizittarako saldu jittuan. Abere gazteei buruz aurrerako ere erabiltzen da zentzu beraz. Broma apur batez, gaixoaldi batetik onik ateratzea adierazteko ere bai. Ze, bizittarako aiz ala zer? Ik. áurrerako izan, okelaráko.
bizittásun, bizittasúna. (b). izena. Vivacidad, viveza. Gizonak eztauka andriak daukan bizittasun aura.
bizíttu. (b). da-du aditza. Biziago bihurtu, bizitasuna hartu edo eman. Pelotia bizittu eitten da berotutakuan./ Otzak pasauta zeuan da kafesnia patxarrakin artutakuan ziero bizittu zan./ Unibersidadiak asko bizittu dau errixa.
bízitza. 1. bízitza, bízitzia. (b). izena. Vivienda. Bi bizitza dauzka gure basarrixak. Sin. etxébizitza. 2. bízitza, bízitzia. (b). izena. Vida. Zenbat ardao eran ete dau Tomasek bere bizitzan./ Nere bizitza osuan etxuat olakoik ikusi. Ez da oso erabilia. Bizitza osuan, «A lo largo de la vida, de la existencia» testuinguruan, batez ere. Bizitza biologikoari bizixa, eta bizikerari bizimodua, batik bat. Ik. bizí-ízate, bizimódu, bizi.