Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
áiña
aittazulo
áiña. (a). juntagailua. Adina.   Tanto. Kantitatezko konparaziotan erabilia. Orrek zuk aiña badaki. Sin. ainbat, beste. Ik. láiñ.
áiñube, áiñubia. (c). izena. Eguzkiak jotzen ez duen parajea. Laiotza.   Umbría, lugar sombrío, que no entra el sol. Mendikute basarrixa benetan paraje aiñubian dago./ Etxia eitteko, aiñubia baiño euzki-begixa obe. Laiotz ere entzun izan dela dio Don.k Ant. euzkí-bégi. Ik. izotzálde.
© Ezezaguna
aitóna bédar, aitóna bedárra. (d). izena. . Agrimonia eupatoria. Agrimonia. Behetik gora, sailean, ale txikiak izaten ditu. Katarroa biguntzeko erabiltzen da gehienbat, eta hortik datorkioke izena. Zenbaitek badirudi zan bedarrari ere horrela deitzen diola. Azaldu beharrekoa da aittajauna esaten dela Bergaran, eta ez aitona.
áitta, áitta. (a). izena. Aita.   Padre.
aittá-áma, aittá-ámak. (b). izena. Gurasoak.   Los padres. Aitta-amak Benidorren dauzka ta tian etxian dago. Sin. guráso.
aittágiñarreba, aittágiñarrebia. (d). izena. AITTÁIÑARREBA, AITTEIÑARREBA. Suegro. Aitteiñarreba. Eztok asko esaten e, baiña olaxe erabiltzen dok. Esan AITTÁI
aittágure, aittáguria. (b). izena. Otoitz ezaguna.   Padrenuestro. Iru aittagure errezatzeko esan dost penitentzia moduan./ Aittaguria esaten be eztakixe gaurko umiak. Aittaguria errezau edo esan.
áittaitta. (a). izena. Abuelo. Ik. aittájaun.
aittájaun, aittájauna. (a). izena. AITTÁJUN. Abuelo. Aittajauna ikustera goiaz basarrira. Aspalditxoan aitt(a)itta eta amama sartu dira, aittajauna eta amandriaren ordez, familia askotan. Zenbaitek jatorragoak direla pentsatu du nonbait. Aittaita aitaren aita, eta amama amaren ama delako edo. Esan beharrik ez, jatorrizko aittajauna eta amandria mantendu beharko liratekeela, gure ustez, aittaitta eta amama berrien partez. aittájauna-amándria, aittájauna-amándriak. (c). izena. Abuelos. Artizko aittajauna-amandriak pe izan die mezetan.
aittájauna-bisábuelo. (d). izena. Bisabuelo. Ik. bisábuelo, -a.
aitta-órde, aitta-ordía. (c). izena. AITTÓRDE, AITTA-ORDEKO, AITTA-ORDEZKO, AITTA-ORDIAZKO. Padre adoptivo. Bere aitta-ordiakin ez i da ondo konpontzen. Edozenbat aldaera ditu hitz honek. Sin. aittatzáko, ugéz-áitta. Ik. ama-órde, orde.
aitta puntáko. 1. aitta puntako, aitta puntakúa. (b). izena. Aita ponteko.   Padrino. Nere aitta puntako, Idurixoko Xanti. Ik. ama puntáko. 2. aitta puntáko, aitta puntakúa. (c). izena. Babeslea.   Protector, padrino (zentzu ironikoan). Gerrara be aitta puntakuak zeuzkenak joan barik gelditzen zittuan./ Bixkor urten dau kartzelatik. Aitta puntako onak izango zittuan.
aittá sántu, aittá sántua. (a). izena. El Papa. Norbait patxada handiz eta ezer egin gabe ikusten denean, honela egin izan zaio errieta: Mobidu ari ortik, aitta santuan moduan egon barik/i.
aittá-séme, aittá-sémiak. (b). izena. Aita eta semea, edo aita eta semeak.   Padre e hijo, o hijos. Boluko aitta-semiak ikusittut ferixan.
aittátu. (a). du aditza. Aipatu.   Citar, mencionar, mentar. Eztau soldau juan bia danik aittatu./ Ez idazu aittatu fubol kontuik, leporaiño nago ta.
aittatzáko, aittatzakúa. (d). izena. Aita ordea. Don.